Atxarmin Nekazalturismoa, Elosun, Araban Castellano

Aktibitateak

Hasiera  Instalazioak  Aktibitateak  Argazkiak  Tarifak  Erreserbak  Mapa  Txisteak  Loturak
Piraguak
Golfa
Turismoa

Atxarmin Nekazalturismoa Elosun kokatzen da, Urkiola eta Gorbea parke naturalen artean eta Urrunaga laku artifizialaren metro gutxitara kokatzen den udalerrian. Ingurune ezinhobea arrantza, mendi-ibiliak, piragua edo bela ibilaldiak, mendia, mountain bike edo zaldi-ibilaldietaz gozatzeko.


Bela eta piraguen alokairua:

Atxarmin Nekazalturismoak bela eta piraguen alokairua eskeintzen die, ingurune pribilejiatu batean kirol honetaz gozatu nahi duten bezeroei.

Piraguarekin lakuan paseatzen Piragua bikoitza

Piraguarekin lakuan paseatzen

Piragua bikoitza



Golf-zelaia:

Elosutik kilometro gutxitara, Larrabeako Golf-Zelaia aurkitzen da, kirol honetaz gozatu nahi dutenentzako:

Larrabeako Golf-Zelaia Larrabeako Golf-Zelaia

Larrabeako Golf-Zelaia

Larrabeako Golf-Zelaia



Turismo-intereseko datuak:

Elosuko hirigunean barrena, San Migel elizaren inguruan kokatutako eta suntsitu ondoren zaharberritua izan zen baserri zoragarri bat ikus daiteke. Aurrealdea da jatorrizkoa geratzen zaion bakarra, aintzineko dorrea zulo bakardun kanpandorre bategatik ordezkatu baitute. Baserria elizaren eraikinari lotua geratu zen.

Ollerias auzoan barrena, Euskal Buztingintza Museoa ikus daiteke, betetzen dituzten funtzioengatik antolatutako ehundaka pieza zahar ikusteko aukera izango dugularik: sutarako, ura garraiatzeko, txerri-hilketarako, kontserbarako, etab.

Elosu inguruan asko dira bilaketa arkeologikoak, Urrunaga lakuaren ur-bazterrean zehazki, behe paleolitiko garaietako populatze baten aztarna itxurak emanik ingurune honetan.

Elosu inguruan, Urrunaga laku artifizala da atrakzio nagusia, erlajatzeko ingurune zoragarria, eta baita Gorbea eta Urkiolako parke naturalak ere.

Araba probintzian, Mendoza dorrea, Varona-tarren dorre-jauregia, Quejada-ko multzo monumentala, Urbina de Basabe-ko etxe-dorrea, Santa Catalina de Badaya-ko lorategi botanikoa, Garayo-ko parke probintziala, Mendijurko parke Ornitologikoa edo arabatar errioxako upeltegiak bisitatu ahal izango ditugu.

Inguruko aztarna arkeologiko batzuk ere ikusi ditzakegu, La Hoya Herrixkako Museoa, Arabako dolmenak eta Iruņa-Veleiako Oppidum-a (Arabako Turismoa).

Elosuko aire ikuspegia Elosuko zubia

Elosuko aire ikuspegia

Elosuko zubia



Num. Licencia KVI00013